HITZALDIA: AUZOLANAREN KULTURA. Iraganaren ondarea, orainaren lanabesa, etorkizunaren giltza.
NON: Putzuzulo gaztetxean (Zarautz).
NOIZ: Azaroaren 24an, arratsaldeko 20:00etan.
Datorren ostegunean Jasone Mitxeltorenak AUZOLANAREN KULTURA liburua aurkeztuko digu gaztetxean.
Liburu honetan, azterketa historikoaren bidez, auzolana gure herrian zer izan den eta zer den azaltzen du egileak. Hala ere, erlikia historikotzat bakarrik hartu beharrean, orainaren lanabesa eta etorkizunaren giltza dela frogatu nahi du, petrolioaren gailurrak, klima aldaketak eta kapitalismoaren hondoratzeak sortutako oinazeari irtenbidea aurkitzeko.
Liburuaren aurkezpena ez ezik, Auzolan ekimenari buruzko xehetasunak emango dizkigu Jasonek, gure lurralde osoan garapen komunitarioan oinarritutako lan-taldeen mugimendu bat sortzea proposatuz. Zentzu honetan, Zarautzen ere auzolanean dabiltzan eragile desberdinen arteko sare propio bat nola sortu dezakegun eztabaidatuko dugu saioaren amaieran.
Hitzaldi hau aitzakiatzat hartuta, bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi diegu gai honen inguruan interesa izan dezaketen herritarrei, eta baita auzolanean diharduten hainbat taldetako partaideei ere.
Hitzaldi hau entzun nahi baduzue:
http://www.arraio.net/2011/11/auzolanaren-kultura-liburuaren-aurkezpena-entzungai-duzue/