dEZkontrolatu jardunaldiak Putzuzulon

Datorren Azaroaren 18tik aurrera, Zarauztar gazte bat etxean giltzapeturik egon beharko du jarri dizkioten kondena batzuk bete ditzan. Hori dela eta, dEZkontralatu jardunaldiak antolatu dira Putzuzulon 18tik 25era. Hitzaldiak, dokumentalak, antzerkia eta beste hainbat gauza izango ditugu Gaztetxean datorren astean. Arraio irratiak ere hitzaldi batzuk zuzenean emitituko ditu eta saio bereziak ere egongo dira arratsaldeko 16:etatik aurrera.

Badakigu ez dela ezer berria. Epaiketak, isunak, espetxeratzeak, … Eguneroko ogi dira. Azaroak 18tik 25ra zarauztar batek etxean atxiloturik pasa beharko ditu egunak. Bere delitua elkartasuna adieraztea izan da. Egun ezarrita dagoenaren aurka mugitzen den edonor izan daiteke errepresio mota desberdinen jomuga. Baina, zer egin behar dugu bestela? Etxean gelditu, eta gertatzen diren injustizia guztiren aurrean, ez ikusiarena eginez, guri gertatzen
zaigun arte beste aldera begiratzen jarraitu?

Gero eta jendarte indibidualizatuagoan bizi garela ezin da ukatu. Honetaz baliatzen dira agintariak gure aurka nahi dutena egiten jarraitzeko. Baina, hau jakinik ere, badago jendea isilik gelditzeko asmorik ez duena. Bizi dugun egoeraren aurrean mugitzeko beharra ikusten duena. Hau dela eta, mobilizatzen direnen aurka egurra banatzen dute.

Horretarako gainera, formula eraginkorra dute: KONTROLA. Modu askotara kontrola gaitzakete. Ekonomikoki kontrolatuak, sarean kontrolatuak, kameren bidez kontrolatuak. Jaiotzen garenetik kontrolatuak. Kontrolaren sisteman bizitzea tokatu zaigulako.

Guri ordea ez zaigu eredu hau gustatzen. Horregatik, astebete deskontrolatzen pasatzeko asmoa dugu. Ekonomiaz, desjabetzeez, langile mugimenduaren eboluzioaz eta orokorrean egun sufritzen ari garen egoera jasangaitz honen inguruan jarduteko gogoa eta beharra dugulako.

Animatzen al zara astebetez bada ere deskontrolatzera? Gonbidatuta zaude

Leave a comment

Your email address will not be published.


*