Hementxe duzue atzoko egunaren kronika:

Audio formatuan: Arraio Irratian

Oriokoen zain geundela, Guardia Zibilak azaldu dira bertan gerturaturiko gazte guztiak identifikatzera. Honez gain, gazte batzuk katxeatuak izan dira. Pikoletoekin hika mikan ibili ondoren, Oriotik barrena iritsi zaizkigu martxistak. Lehenbiziko rotondan bira egin eta Zarauzko herriak izan zuen lehen gaztetxera abiatu gara (Estazio zaharra), festa eta aldarrikapen artean. Bertan, pankarta bat jarri dugu “Estazioan hazia erein genuen” lemapean. Honen ostean, Zarautzen egon zen bigarren gaztetxeruntz joan gara (Manuela) alde zaharreko kaleetan zehar. Oraingo honetan, “Manuelan kimuak bota genituen” jartzen zuen pankarta ipini dugu. Azkenik, momentu honetan dugun Putzuzulo gaztetxera etorri gara. Hemen, “Putzuzulo oraingo zuhaitza” pankarta ipini dugu.

Ibilbidea amaitzean, lehenik bideo emanaldi bat eman dugu 90. hamarkadako gaztetxeei buruz. Ondoren, goseak ginenez, afaltzera joan gara. Amaitzeko, gaubela eta antzerkia izan dugu eta txintxo txintxo ohera joan gara.

Honez gain, egun osoan zehar irrati saioa egin dugu arraio irratiaren eskutik.

Bihar goizean, Zumaia aldera abiatuko gara goizeko bederatzietan
Besarkada bat Gipuzkoako gaztetxe eta gazte asanbladen mugimenduari! Bihar arte!