Ungdomshuset 69 etxe okupatuaren inguruko dokumentalaren ostean, prest ditugu urteurreneko ekintza gehiago.

Ostegunean, azaroaren 17an, korto emanaldi bat edukiko dugu 19:30etan.

Ostiralean, azaroaren 18an, KaiolatikFest bikaina edukiko dugu. Aurtengoan gainera berrikuntzaren batekin gatoz!!! Lehenbiziko aldiz ZARAUTZ PARADE izeneko kalejira elektronikoa antolatu dugu, arratsaldeko 18:30etatik aurrera furgoneta batekin ibiliko gara herrian zehar doinu elektronikoak zabalduz!!! Gauean berriz…

MINTEK: Zarauzko kobazulo ilunenetik datorren “minimal tekno” beltz eta iluna.

JAITOR: Morganeko dj mitikoaren itzulera, “minimal” doinu oso pertsonalak.

BOMBER: “Elektro” eta “tekno”-rik ilunenak Andoaindik.

K-MON: Lizarrako musikaria lehenbiziko aldiz gure Gaztetxean.


Larunbatean berriz, azaroaren 19an
, urteroko ZarataFest jaialdia edukiko dugu Gaztetxean. Aurtengoan, Putzuzulotik irteten ez diren HILKAR, Donostialdeko KAMORRAH, Baionako INFEST eta inoiz agurtzen ez diren ARRAULTZ USTELAK Oriotarrak edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.